Gaztelekuko udalekuetan izena emateko epea, ekainaren 22ra arte zabalik

Erredakzioa 2018ko eka. 13a, 06:00

Ugarte auzoan dago Gaztelekua. / Aiaraldea.eus

Gaztelekuko arduradunek adierazi dute plaza mugatuak egongo direla eta izen-emate ordenaren arabera emango direla.

"Udagazte herri udalekuak" prestatu ditu Laudioko Udal Gaztelekuak uztailerako. 10-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza izango da. Bi txanda egongo dira, uztailaren 2tik 13ra eta 16tik 27ra. Astelehenetik ostiralera izango dira udalekuak, 10:00etatik 13:00etara. 

Txanda bakoitzak 5 euroko prezioa izango du. Ireki dute dagoeneko izena emateko epea, ekainaren 22ra arte egongo da zabalik. Hori bai, komeni da inskripzioa ahalik eta azkarren egitea, plaza mugatuak daudelako eta izen-emate ordenaren arabera emango direlako. Laudioko Gazteria Arlora -94 403 48 50- goizez deituta edo Gaztelekura -94 403 85 83 ) arratsaldez deitu behar da horretarako. 

“Gazteok erabaki eta eraikitako udalekuak”
“Gazteok erabaki, gazteok eraiki” izango da udalekuen lema. Gaztelekuko arduradunek adierazi dute gazteak izango direla zer egin erabakiko dutenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide