Fernando Romay izango da Laudion egingo den Galiziako Egunaren pregoilaria

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 13a, 13:07
Saskibaloiko figura mitikoa da Fernando Romay. / Roquetas de Mar-eko Udala

A Coruñako saskibaloi jokalari mitikoa larunbatean egongo da Laudioko Aldai plazan, 12:30ean, Galiziako eguna Euskadin ospakizuneko pregoilari gisa.

EAEn bizi diren galiziarren hiriburua izango da Laudio ekainaren 14tik 17ra, Galiziako XXXIII. Eguna ospatuko baita herrian. Urtero toki ezberdin batean egiten da ospakizun hori; Laudion 2010ean egin zen azkeneko aldiz. 

Aldai plazan egingo dira ekintza gehienak. Galiziar gastronomia eta produktuak dastatu eta erosteko parada egongo da ostegunetik igandera. Horrez gain, beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da: gastronomia lehiaketak, musikariek girotutako kalejirak, Galiziako taldeen kontzertuak, dantza emanaldiak, umeentzako ekintzak...

Fernando Romay pregoilari
Gonbidatu berezi bat bertaratuko da Laudiora ospakizunaren pregoilari gisa aritzera: Fernando Romay. A Coruñako saskibaloi jokalari mitikoa larunbatean egongo da Aldai plazan, 12:30ean. Urteak daramatza Romayk erretiratuta, baina Ibilbide oparoa egin du kirolari gisa. Eurobasket txapelketan eta Los Angeleseko Joko Olinpikoetan zilarrezko dominak lortu zituen, besteak beste.

EGITARAU OSOA

Ekainak 14, osteguna

10:30-21:30 // Erakusketaren irekiera eta gastronomia produktuen salmenta eta musika
18:00 // Galiziako gastronomia produktuen karparen irekiera

Ekainak 15, ostirala

10:30-21:30 // Erakusketa, gastronomia produktuen salmenta eta Galiziako artisautza
19:30 // Gaitajoleen animazioa eta Aretako Trikitilariak
20:00 // Galiziako XXXIII. Eguna Euskadin topaketen inaugurazioa
20:30-21:45 // Zoelas folk taldearen musika emanaldia
22:15-23:30 // Kontzertua: Tango en Xan3iro folk

Ekainak 16, larunbata

11:00 // “Ardo beltz galiziarren XVIII. Dastatze-lehiaketa”-ren aurkezpena
12:00-13:30 // Gastronomia lehiaketak
12:30 // Irmandadeko hainbat taldek girotuko dute Laudioko kaleak gaita eta perkusioa baliatuta
12:30-13:30 // Haurrentzako eskulan tailerrak
Imitaziozko-bitxi ilustratua
12:30 // Euskal dantzak Itxarkundia taldearen eskutik
13:30 // Kun Kun batukada
17:00-18:30 // Umeentzako eskulan tailerrak
18:00 // Beti-Jai fanfarrea
18:00 // Chave lehiaketa
20:00 // Sari banaketa
20:30 // Kontzertuak: Luar Na Lubre + Astaroth
00:00 // Queimada herrikoia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide