Uztailean abiaraziko du Laudioko Udalak enplegu programaren bigarren fasea. Gutxienez bost pertsona sei hilabetez kontratatzea da tokiko erakundearen asmoa, herriko ibaietako ertzak garbitzeko. “Udalak bere baliabide propioekin finantzatuko du programa”, azaldu du Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak, “920.645 euro bideratuko ditugu guztira”.
Tokiko Garapen Agentziaren beste ekimen batzuen berri eman du Martinezek. Bi webgune plazaratu dituzte: laudiogroup.eus eta investinllodio.com. Laudio Group enpresa-taldearen ataria da lehena. Bigarren webgunean, aldiz, herriko zoru industriala eta libre dauden pabilioiak behatu daitezke.