Espainiako Sustapen Ministerioak abuztuko esleipena beteko balu, 2019ko lehen hiru hilabetetan hasiko lirateke Nerbioiko araztegien obrak. Hori adierazi zuen Iñaki Arriola PSEEEko Ingurumen Sailburuak Eusko Legebiltzarrean.
Markixana eta Basaurbeko araztegiak eraikitzeko lanek oztopo gehiago gainditu beharko dituzte. Izan ere, 375 lursail desjabetu beharko dituzte eta horien artean soilik 36 dira jabego publikokoak.
Eragiketa horiek gauzatzeko URA Agentziak 2,5 milioi euroko aurrekontua dauka. Printzipioz, esleitu beharra dagoen proiektuak 70,44 milioi euroko gastua exijituko du. Basaurbeko araztegiak 15,19 milioi euro balioko du eta Markixanakoak, ordea, 15,58 milioi.