2018/07/22 19:30

Bisita gidatua

Bisita antzeztuak Ermu Andra Marira

Bisita antzeztuak Ermu Andra Marira
Ermualde, Aiaraldea

Ekainean hasi den indusketa fase berriarekin batera, Ermuko Andra Marin uztailean ere bisita antzeztuak egingo dituzte. Hitzorduak izango dira 7an, 15ean eta 21ean gazteleraz eta 8an, 14an eta 22an euskaraz. Guztiak 19:30ean. Sapo Producciones antzerki taldeak taularatuko ditu egindako aurkikuntza arkeologikoak. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretik Kultura Etxean izena ematea edo 944 03 49 20 telefono zenbakira deitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide