[KIROL EMAITZAK] Hockeya: Garaipen ugari erdietsi dituzte aiaraldearrek

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 27a, 11:23

Hainbat garaipen erdietsi dituzte jokalariek. / Arabako Hockey Elkartea

Arabako txapelketan lehen postua erdietsi du Ganbegik. Rapid Apill taldea ere bizi aritu da, 3. postua eskuratu baitu Euskadiko Areto Hockey Txapelketa.

Uzta oparoa jaso dute Aiaraldeko hockey taldeek aurtengo denboraldian. Arabako txapelketan lehen postua erdietsi du Ganbegik. Rapid Apill taldea ere bizi aritu da, 3. postua eskuratu baitu Euskadiko Areto Hockey Txapelketan, gizonezkoen gazte mailan.

Baina, garaipenak garaipen, gauza baliotsuago bat dute Gabegiko kideek: kirolaren inguruan osatu dute komunitatea. Horren isla izaten da ekaina hasieran Gardeako zelaian egiten duten hockey eguna.

Aurten adin ezberdinetako ehunka jokalari eta jokalari ohi bertaratu dira zitara. Partiduak jokatzeaz gain, herri bazkaria eta bestelako ekintza batzuk ere egin dituzte egunean zehar, kideen arteko harremanak sendotzeari begira.

EMAITZAK

GANBEGI

Gizonezkoen 1. Maila
Belar Hockeya
Ipar Liga: 8. sailkatua

Areto Hockeya
Arabako Txapelketa:
1. sailkatua

Areto Hockeya
Euskadiko Txapelketa:
1. sailkatua “C” multzoan

Gizonezkoen Haur Maila
Belar Hockeya
Euskadiko Txapelketa:
4. sailkatua “A” multzoan

HOCKEY LAUDIO

Gizonezkoen 1. maila
Areto hockeya
Arabako Txapelketa:
2. sailkatua

Gizonezko haur maila
Areto Hockeya
Euskadiko Txapelketa:
4. sailkatua “C” Multzoan

RAPID APILL

Gizonezkoen Gazte Maila
Areto Hockeya
Euskadiko Txapelketa:
3. sailkatua

Eskolar mailan badaude beste talde batzuk, baina sailkapenik gabe:
-Latiorro H.t. Kume maila
- Laudio H.t. Benjamin maila
- Latiorro H.t. Aurrebenjamin maila

Guztiek parte hartu dute Eskolarteko 3X3 Txapelketetan eta San Prudentzioko Txapelketan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide