Emaitza ugari daude oraindik ebazteke, uztaileko azken astera arte luzatuko baita denboraldia. Hala ere, Igeriketa Laudio taldeak denboraldiaren oso balorazio positiboa egin du, “nabaritzen da taldeko gaztetxoenek hilabete hauetan izan duten garapena eta hobekuntza”.
100 igerilarik baino gehiagok osatzen dute Laudioko igeriketa taldea eta entrenatzaileek kide guztien arteko elkarlana jarri dute emaitza onen gakotzat.
Arabako, Euskal Herriko eta Espainiako txapelketak dira hurrengo asteetan jokatu behar direnak. Laudiotik ordezkaritza handi batek hartuko du parte zita horietan, Deiane Duarte, Maier Salazar eta Borja Samaniegok osatua. Hurrengo frogetan gerta daitekeenaren esperoan, 50 libre, 100 libre, 400 libre eta 800 libre kategorietan lehiatuko da hirukotea.
EMAITZAK
IGERIKETA LAUDIO
Euskal Herriko txapelketarako sailkatuak: Igor Lombraña, Beñat Gutiérrez, Iraia Andino, María Resa, Maier Salazar, Deiane Duarte, Ixone Mendiguren, Joane Ortiz de Zarate, Maider Vicario, María Figueroa Lucía Redondo eta Borja Samaniego.