Ume eta gurasoentzako hitzordua esanguratsua egongo da bihar Laudioko Aldai plazan, 18:00etan.
Pirritx, Porrotx eta Marimotsots pailazoak arituko dira oholtza gainean, “Borobilean” ikuskizuna plazaratzeko.
Egunerokoan ematen diren botere-harremanak izango ditu hizpide ikuskizunak, elkarrekin harremanak izateko beste modu batzuk jorratuta.
Honakoa ez da izango hiru pailazoek ikuskizun hori eskualdean plazaratzen duten lehen aldia. Iragan abenduan Amurrion taularatu zuten. Horrez gain, urtero eskaintzen dute emanaldia Laudion; Korrikari buruzko ikuskizuna plazaratu zuten iaz.