Iragan ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean jokatu ziren Euskal Herriko igeriketa txapelketak. Ordizian haur kategoriakoak aritu ziren eta Galdakaon, aldiz, haur mailakoak.
Igeriketa Laudio klubeko kideek bietan parte hartu zuten eta Borja Samaniegok emaitza nabarmenak lortu zituen, hiru modalitatetan izan baitzen garaile: 100 metro tximeleta estiloan eta 400 eta 200 metroko estilo librean. Gauzak hala, Espainiako Kimu Txapelketan aritzeko txartela lortu du Samaniegok. Sabadellen egingo da norgehiagoka hori, uztailaren 19tik 22ra.
Maier Salazar eta Deiane Duarte, sailkatuak
Lucia Redondo, Maider Vicario, Joane Ortiz de Zarate, Maria Figueroa, Ixone Mendiguren, Igor Lombraña, Beñat Gutierrez, Iraia Andino, Maria Resa, Maier Salazar eta Deiane Duartek ere hartu zuten parte txapelketan. Azken bi igerilariek emaitza esanguratsuak lortu zituzten, Espainiako Haur Mailako Txapelketan aritzeko sailkatu baitziren. Madrilen egingo da norgehiagoka hori uztailaren 26 29ra.