URA Agentziak esku hartu behar izan zuen astelehenean, isurketa gertatu baitzen Laudio eta Areta artean. Enpresa bat izan zen kutsaduraren jatorria eta, antza, faktoriak eman zuen horren berri.
Dirudienez, biltegi batean egon zen arazoa, eta enpresak berehala hartu zituen neurriak garbitzeko eta kutsadura mugatzeko.
Hala eta guztiz ere, protokoloa jarraiki, URA Agentziak espedientea ireki du eta ikuskaria bertaratuko da enpresara ikertzera. Printzipioz, kalterik ez da egon Nerbioi ibaiko landaredian eta animalietan.