Laudioko Udalak jakinarazi du irailean, urrian eta azaroan aurreikusi duela parkeei lotutako hainbat obra egikaritzea. Amets Meatza alkateordeak adierazi du 3 esku hartze izango direla, eta diru kopuruak behin onartuta, ahalik eta lasterren ekingo diotela lanari hiru gunetan:
- Lamuza parkean dagoen Zuberoako umeen parkea izango da helburuetako bat. 12.500 euro inguruko inbertsioa suposatuko du eta zenbait elementu ordezkatuko dituzte.
- Aldapetako nagusien parkean, suhiltzaileen alboan, hain zuzen, tresna batzuk berritu eta aldatuko dituzte. 12.500 euro ere bideratuko dituzte.
- Calistenia parkea Latiorron eraikiko dute. Herritar talde batek sinadura bilketa sustatu zuen horretarako, eta bultzatzaileekin adostu du udalak zein elementu jarriko dituzten. Edonola ere, horiek instalatu baino lehen, udal langileek segurtasun lurzorua egingo dute, 100 metro koadrokoa. Guztira, 35.000 euro inbertituko dituzte.