Aurreko igandean Bizkaiko hondartzetan "Busti zaitez!" eguna antolatu zuten. Gaur, ordea, herrira hurbildu dute elkartasun txokoa. Alberto Acero kalea izan da babes ekonomiko eta sozialaren lekuko. Goizeko hamaiketan jarri dute postua, esklerosi anizkoitzaren aldeko dinamikak sustengatzeko.
Jebi Vales laudioarra izan da, besteak beste, egitasmoaren bultzatzailea: "Esklerosi anizkoitza ikertzeko erabiliko dugu hondartzetan eta herrietan bildutako dirua". Ez da, baina, elkartasun dinamika antolatu duen aurreneko aldia izan: "Materiala ekarri dugu saltzeko: kamisetak, agendak...". Horrez gain, borondate truke, pintxoak eskaini dituzte.