Bederatzi antzerki-emanaldi antolatu ditu Laudioko Udalak datorren abuztuko sanrokeetarako. Herriko plazan izango dira guztiak, arratsaldeko zazpietan. Abuztuaren 23ko saioa berezia izango da, ikuskizun bikoitza eskainiko baitu Iñigo Martinez dantzari laudioarrak Davinia Descals kataluniarrarekin batera. Bi obra ezberdin eskainiko dituzte: Quebradas e imperfectas eta Sinverguenzas.
ANTZERKI-EGITARAU OSOA
Abuztuak 15, asteazkena: Txupinazo eguna
Maku Fanchulini pailazo argentinarraren Metro y medio ikuskizuna
Abuztuak 16, osteguna
Markeliñe taldearen Chef natura
Abuztuak 17, ostirala
La industrial teatrera taldearen Naufragos antzezlana
Abuztuak 22, asteazkena: Berakatz Eguna
Hika Teatroaren Sagartu dantza ikuskizuna
Abuztuak 23, osteguna: Koadrilen Eguna
19:00 // Quebradas e imperfectas
21:00 // Sinverguenzas
Abuztuak 24, ostirala: Baserritar Eguna
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen Bakean dagoenari bakean utzi! lana
Abuztuak 25, larunbata: Odoloste Eguna
Barsanti taldearen Kale gorrian lana
Abuztuak 26, igandea: Erroketxu eta Kofradia Eguna
Trapu Zaharra taldearen Se Fini!! antzezlana