Naia Vallejo fitxatu du Alavesek

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 30a, 08:33

Naia Vallejo Torres. / Alaves

Alaves Gloriosas taldean jokatuko du hurrengo denboraldian. CD San Ignacion eman ditu azken hiru urteak.

Naia Vallejo 21 urteko futbolari laudioarra fitxatu du Alavesek. Hala jakinarazi du klubak. "Golak egiteko gaitasun handidun jokalaria da, oso esplosiboa". Vallejoren azkartasuna azpimarratu du zuzendaritzak.

Kirol ibilbidea
Kirol ibilbideari dagokionez, CD Ugao taldean hazitako futbolaria da Vallejo, "umeen taldetik lehen mailako taldera iristeraino". Duela hiru urte San Ignacio taldeak fitxatu zuen. Aurtengo denboraldian gol gehien sartu dituen kirolaria izan da klubean, 14 tantorekin.

Ez da hori izan, ordea, bere lorpen bakarra. Iazko denboraldian Iberdrola ligako Playoffa jokatu zuen Sevilla FCren aurka, ligan bigarren postua eskuratu ostean. "Iaz 26 partidetatik 23tan izan zen titular", nabarmendu du Alaves Gloriosas taldeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide