Aurkeztu berri dute Laudioko sanrokeetako egitaraua. Hainbat elkarte, koadrila, taberna zein norbanakok antolatu dituzte ekintzak. "150 jarduera baino gehiago egongo dira jaietan", nabarmendu du Amets Meatzak, "40 taldek hartu dute parte egitarauaren osaketan". Era berean, iazko jaietan egondako Herrialde Katalanetako casteller taldea itzuliko dela nabarmendu du alkateordeak.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 14, asteartea
- 19:00etan // Herriko Plazan, jaien pregoia irakurriko du Itxarkundia Dantza Taldeak. Jarraian Arloteek Ruperto Urkijoren hainbat abesti kantatuko dituzte
Abuztuak 15, asteazkena: Txupinazoa
- 08:30 // Aire zabaleko XXII Pintura Lehiaketa (Laudio Udalaren webgunean kontsulta daitezke oinarriak)
- 10:00 // Batzalarrin kalean, Herri gosaria, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Baldarrak)
- 11:00 // Batzalarrin kalean, kalejira, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua
- 11:30 // Zubiaur kalean, kuadrilla historiko/zaharren topaketa, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. Horren ostean, kalejira Adiskideak fanfarreaz lagunduta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua
- 12:00 // Txupinazoa udaletxetik, Aziak kuadrillaren eskutik. Gero kalejira Ekin Joleak, Lankaietako Lagunak, Laudioko Gaiteroak eta San Roke Musika Elkartea taldeen eskutik, jai talde, kuadrilla, erraldoi eta buruhandien laguntzaz
- 12:30 // Sorginlarren taldearen erraldoi eta buruhandien kalejira, Laudioko Gaiteroen laguntzaz. Jarraian poteoa tabernaz taberna, fanfarre baten laguntzaz, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
- 12:30 // Lamuza plazan, omenaldia Ruperto Urkijori eta, horren ostean, kantaldia hainbat kaletan zehar, Los Arlotes taldeak antolatua
- 12:30 // Diskofesta Zumalakarregi etorbidean, Iluntze, Ederki eta Arrañope tabernek antolatua
- 13:00 // Txosnen irekiera, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 14:00 // Erromeria txosnagunean Tximeleta taldearen eskutik eta 18:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 14:00 // Diskodantza Alberto Aceron, Haitzulo, Biribil, Indriska eta Alboka establezimenduek antolatua
- 14:00 // Ogitartekoak eta taloak salgai Iluntze, Arrañope eta Ederki tabernen alboan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla zaharrak)
- 14:00 // Zubiko Kurajo Kalean, DJ, Kaputxi Katua berria, Keska eta Sorgin tabernek antolatua. Jarraian: Kalejira turutak jotzen, Iluntze, Arrañope eta Ederki tabernen inguruan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla zaharrak)
- 17:00 // Eski taula txapelketa Zumalakarregi etorbidean, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Ñorrala)
- 17:00 // Txoripan jana Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Zainzuriak)
- 18:30 // Aire zabaleko XXII. Pintura Lehiaketako sari banaketa Herriko Plazan
- 19:00 // “Metro y Medio” antzezlana Herriko Plazan, Maku Fanchuli konpainiak eskainia (Gaztelaniaz)
- 20:30 // “Irriak plazan” ikuskizuna Zumalakarregi etorbidean, Irrien Lagunek emana
- 21:00 // Alos Quartet, Oreka TX eta Aukeran Dantzan taldeen kontzertua Herriko Plazan
- 22:30 // Erromeria txosnagunean Akerbeltz taldearen eskutik, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
Abuztuak 16, osteguna: San Roke Eguna
- 8:00 // Alborada Arloteek osatutako ahots eta soinu-tresnen abesbatzak eskainia autobus batean kalez kale doazela
- 9:00 // Kalejira Lankaietako Lagunak eta Ekin Joleak txistulari taldeekin
- 11:00 // Diana herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira erdigunean zehar
- 11:00 // Meza Nagusia Lamuzako Done Petri parrokian San Roke zaindariaren omenez
- 11:00 // Hasiberrientzako entzierroa
- 11:00 // Familiagunea txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 11:00 // Umeen txapelketa gastronomikoa Aldai plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua
- 11:30 // Zubiaur kalean, kuadrilla historiko/zaharren topaketa haimaketakoa jateko, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
- 12:30 // Entzierroa eta bigantxak (soilik 16 urtez gorakoentzat)
- 12:30 // San Roke Musika Elkartearen kontzertua Aldai plazan
- 12:30 // Erraldoi eta buruhandi mitologikoen elkarretaratzearen hasiera Aldai plazan, Sorginlarren taldearen eskutik, handik eguneko kalejira abiatzeko herriko erdigunean zehar eta Herriko Plazan bukatuta erraldoiek valsa dantzatuz
- 12:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 13:00 // Kalejira erdiguneko kaleetan zehar txistulari eta turutalarien laguntzaz, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
- 14:30 // Herri bazkaria Laudioko Gaztetxean
- 15:00 // Kuadrilla historikoen bazkaria elizako arkupean eta bazkalostean 70eko eta 80ko hamarkadetako musika, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak). Horren ostean: kalejira txistularis eta turutalariekin, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Zoroak)
- 16:00 // Twister erraldoia Lamuza parkean, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Intziriak)
- 17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira erdigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatua eta Lankaietako Lagunak taldeko txistularien nahiz Laudioko Gaiteroen laguntzaz
- 17:00 // Erraldoi eta buruhandi mitologikoaren elkarretaratzearen bigarren kalejira Aldai plazatik hasita. Herriko kaleetan barrena ibili ostean, Herriko Plazan bukatuko dute eguna 18:00etan, konpartsa guztien argazkia eginda, Sorginlarren taldearen eskutik
- 18:00 // Herri kirolak Aldai plazan, Arrizkuzubi Herri Kirolak taldeak antolatua
- 18:00 // Aurresku lehiaketa Herriko Plazan, Itxarkundia Dantza Taldeak antolatua
- 18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 19:00 // Fandago eta Arin Arin Herriko Plazan, Itxarkundia Dantza Taldeak antolatua
- 20:00 // Markeliñe konpainiaren “Chef Natura” antzezlana Herriko Plazan. Hitzik gabeko obra
- 20:00 // Kalejira eta barbakoa San Roke aldapatik abiatuta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Zoroak – Xirika)
- 21:30 // Iluntze musikatua Raitx taldearekin txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 21:30 //Afari musikatua Batzalarrin kalean, Indriska eta Alboka tabernek antolatua
- 21:30 // Tio Teroren Semeak taldearen emanaldia Herriko Plazan
- 22:00 // Jai tematikoa Zubiko Kurajon, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Galtzagorri)
- 22:00 // Berbena Zubiaur kalean Havana 537 taldearen eskutik, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Kuadrilla historiko/zaharrak)
- Jarraian: Laudioko antzinako jaien argazki eta bideoekin egindako film baten proiekzioa Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak)
- 23:00 // Pelax, Deimocracy eta Liher taldeen kontzertua txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 23:00 // Gozategi taldearen kontzertua Zumalakarregi etorbidean
Abuztuak 17, ostirala: San Rokezar Eguna / Atzoko gazteen eguna
- 9:00 // Kalejira Ekin Joleak txistulari taldearen eskutik
- 11:00 // Diana herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira erdigunean zehar
- 11:00 // Hasiberrientzako entzierroa
- 11:00 // Familigunea txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta
- 11:30 // Aldai plazan, Paella txapelketa Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Txilardiak)
- 12:00 // Meza Lamuzako Done Petriren parrokian
- 12:30 // Bertso saioa Izar Mendiguren eta Itxaso Paia bertsolarien eskutik, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 12:30 // Entzierroa eta bigantxak (soilik 16 urtez gorakoentzat)
- 12:30 // Kalejira San Roke Musika Elkartearen eskutik
- 12:30 //Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 14:00 // Aldai plazan, herri bazkaria (paella), Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Txilardiak)
- 14:00 // Laudio BHIko jolastokian, Gure nagusien (65 urtez gorako pertsonen) omenezko bazkaria. Izen-emateak: abuztuaren 1etik 10era, udaletxeko beheko solairuan (HAZan)
- Horren ostean: Dantzaldia bazkarira doazenentzat, Belle&Blue taldeak girotua
- 16:00 // Bingoa Aldai plazan Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Itzelak)
- 17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatua, Ekin Joleak txistularien eta Laudioko Gaiteroen laguntzaz
- 17:00 // Jolasgune erraldoia Aldai plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua
- 18:00 // Boleibol txapelketa herritarra Aldai plazan, Kultur Arteko Zubiak eta Basalarrina elkarteek antolatuta
- 18:00 // Bote luzeko eskupilota erakustaldia Zumalakarregi etorbidean, Herriaren Pelotazale Elkartea
- 18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 19:00 // Cluedo poteoa eta txaranga Aldai plazatik abiatuta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Bihurriak)
- 19:00 // La Industrial Teatrera konpainiaren “Naufragos” antzezlana, Herriko Plazan (Hitzik gabeko obra)
- 21:00 // Puro Relajo taldearen musika emanaldia Herriko Plazan
- 22:00 //Afari musikatua txosnagunean Ilargiak taldearekin, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 23:00 // Radio Revolucion eta Gatillazo taldeen kontzertua Zumalakarregi etorbidean
- 23:30 // La Furia, Anita Parker eta Koban taldeen kontzertua txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
Abuztuak 18, larunbata
-
9:00 // XLI. Arrautzopil eta untxi txapelketa. Rakatapla taldeak antolatutako gastronomia lehiaketa. Jaien barruan egiten zen lehen. Orain, aldiz, jaien tarteko larunbatean gauzatzen da
Abuztuak 22, asteazkena: Berakatz Eguna
- 9:30 // Lamuza pilotalekuan, eskupilota partidak: neska zein mutilen partidak binakako pala eta eskupilota modalitateetan, benjaminen, kimuen eta haurren kategorietan, Herriaren Pelotazale Elkarteak antolatua
- 10:00 // Haurrentzako jolas-parkea Lamuza parkean, 14:00ak arte
- 10:30 // XV. 3 X 3 Hockey Txapelketa haurrentzat Laudio BHIn, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeak antolatua
- 11:00 // Familiagunea txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 11:00 // Xake partida bizkorrak Aldai plazan, Laudio Xake taldeak eta Basalarrina elkarteak antolatuak
- 11:30 // Sokaren hasiera adinekoen egoitzatik, ohiko ibilbidean zehar eta betiko lekuetan geldituta, Untzueta Dantza Taldeak antolatua
- 13:00 // Sokaren amaiera eta aurreskua Herriko Plazan, Untzueta Dantza Taldeak antolatua
- 14:00 // Herri bazkaria Aldai plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua
- 16:00 // Dantza plaza Patxi ta Konpainia taldearen eskutik Aldai plazan, Untzueta Dantza Taldeak antolatua
- 16:30 // Haurrentzako jolas parkea Lamuza parkean, 19:00ak arte
- 17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira herrigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatuta eta Lankaietako Lagunak taldeko txistularien nahiz Laudioko Gaiteroen laguntzaz
- 17:30 // XXIII. San Roke Hockey Txapelketa herritarra Gardeako Kiroldegian, Ganbegi 62 Hockey Taldeak antolatua
- 18:00 // “Zatoz jolastera” ikuskizuna Irrien Lagunekin txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 19:00 // Hika teatroa konpainiaren “Sagartu” antzezlana, Herriko Plazan (Euskaraz)
- 19:00 // Kantukada Aldai plazatik hasita, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 21:30 // Iluntze musikatua txosnagunean Mara taldearekin, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
- 21:30 // Habanera gauea Herriko Plazan, Rondalla al Sejo taldearen eskutik
- 21:30 // Koadriga lasterketa Alberto Aceron, Laudioko Gazte Asanbladak antolatua
- 23:00 // Zunba txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 23:00 // 2018ko Rockein lehiaketan parte hartutako Disaster Now, Herio, II (Kris MG) eta Ossyris talde lokalen kontzertua Zumalakarregi etorbidean
Abuztuak 23, osteguna: Koadrilen Eguna
- 10:00 // Haurrentzako jolas-parkea Lamuza parkean, 14:00ak arte
- 11:00 // Familiagunea txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 14:00 // Koadrilen bazkaria Aldai plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Kuxinak)
- 16:00 // Laudio's Got Talent Aldai plazan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Ainubeak)
- 16:30 // Haurrentzako jolas-parkea Lamuza parkean, 19:00ak arte
- 18:00 // Extreme Herri Kirolak, zezen plazan Zoroak kuadrillak antolatuta
- 19:00 // El Brote kolektiboaren “Quebradas e Imperfectas” antzezlana Herriko Plazan Hitzik gabeko obra
- 19:00 // San Roke Txapelketa zaldi-probak Alberto Aceron, Lauzaldi Kirol Elkarteak antolatua
- 20:00 // Kalejira zaparrada taldearen eskutik zezen plazatik, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua
- 21:00 // Colectivo El Brote konpainiaren “Sin Verguenzas” antzezlana Herriko Plazan (Hitzik gabeko obra)
- 21:00 // Dantzatloia: ume eta gazteentzako animazioa Xaibor artistaren eskutik, 23:00ak arte
- 21:30 // Iluntze musikatua txosnagunean Ziztada & Rlantz taldearekin, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 21:30 // Trio Veracruz taldearen musika emanaldia Herriko Plazan
- 22:00 // Placton taldearen kontzertua Batzalarrin kalean, Ilargi eta Gorka tabernek antolatua
- 23:00 // Egurra Ta Kitto, Skakeitan eta Urrats taldeen kontzertua txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 23:00 // 5ª reserva eta lagunak (Los Yumas, Los Mitos, Barrabas) Zumalakarregi etorbidean, 45. urteurrena dela eta
Abuztuak 24, ostirala: Baserritar eguna
- Goizeko 9etatik aurrera: Zumalakarregi etorbidean, azoka, produktuak ikusgai eta salgai
- 10:30 // San Roke udal bolalekuetan, San Roke Bolatokiko Lehiaketa Nagusia, Gazteentzat A probalekuan 10:30etik 11:30era eta 17:00etatik 17:30etara; eta seniorrentzat zein emakumezkoentzat B probalekuan 11:30etik 12:30era eta 18:30etatik 20:30era, Club Bolatoki R. Urquijo elkarteak antolatua
- 11:00 // Gure txikientzako pintxo gargantua Herriko Plazan 14:00ak arte
- 11:00 // Familiagunea txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 11:30 // Arabako Natura 2000 Sareari buruzko gertuko magia, Arabako Foru Aldundiak antolatua
- 12:00 // Dantzak Itxarkundia Dantza Taldeaaren eskutik Zumalakarregi etorbidean
- 12:00 // Animazioa Beti-Jai fanfarrearekin 15:00ak arte
- 12:00 // Pintxo txapelketa eta igel toka txapelketa Batzalarrin kalean, Basalarrina elkarteak antolatuak
- 14:00 // Elizako arkupean, herri bazkaria Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Zintzarriak eta Algaratsuak)
- 17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira erdigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatua eta Lankaietako Lagunak taldeko txistularien nahiz Laudioko Gaiteroen laguntzaz. La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat lagunen emanaldia kalejiraren bitartean
- 18:00 // Gure txikientzako pintxo gargantua Herriko Plazan 20:00ak arte
- 18:00 // San Roke jaietako artzain txakurren XX. Lehiaketa eta Bixente Urkijoren omenezko artzain txakurren XIV. Lehiaketa, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes bertsolarien laguntzaz, Arate elkarteak antolatuak. La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat lagunen emanaldia lehiaketaren bitartean
- 18:00 // Diskotxantxa txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 19:00 // Lanku konpainiaren “Bakean dagoena bakean utzi” antzezlana Herriko Plazan (Euskera)
- 19:00 // San Roke Txapelketako idi-probak Alberto Aceron, Lauzaldi Kirol Elkarteak antolatua
- 19:00 // Kalejira Latiorro auzoan zehar, Lankaietako Lagunen eskutik
- 20:00 // Kalejira eta ogitartekoak Aldai plazatik abiatuta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Itzelak)
- 21:30 // Iluntze musikatua txosnagunean Silvio eta Rodriguez taldearekin, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 22:00 // Kontzertua Herriko Plazan San Roke Musika Elkartearen eskutik, programa honekin: 1.“THE FINAL COUNTDOWN” - Hard Rock - EUROPE – Mold./Arr.: .Frank Bernaerts 2. “DEEP PURPLE” - Hard Rock & Heavy Metal - Mold./Arr.: T. Sahachi 3. “NOTHING ELSE MATTERS” - Power Ballad – METALLICA - Mold./Arr.: L. Bocci 4. “LED ZEPPELIN ON TOUR” - Hard Rock - Mold./Arr.: P. Roszell 5. “METAL” - Heavy Metal -. Mold./Arr.: Sean O'Loughlin 6.“ROCK CLASSIC ” – Rock - Mold./Arr.: Peter Shüller 7. “METALLICA 84” - Speed Metal & Trash Metal –METALLICA - Mold./Arr.: D. Mariev 8. “WIND OF CHANGE” - Power Ballad – SCORPIONS - Mold./Arr.: D. Mariev 9. “WELCOME TO THE JUNGLE” - Hard Rock - Guns N´Roses - Mold./Arr.: P. Murtha 10. “METALLICA MEDLEY”- Speed Metal & Trash Metal – METALLICA - Mold./Arr.: D. Mariev 11. “HIGH WAY TO HELL” - Hard Rock - AC/DC - Mold./Arr.: J. Sáez
- La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat lagunen emanaldia kontzertuaren hasieran
- 23:00 // Azalera, Cuchillo manteca, Governors eta Dantzetan Jarrai taldeen kontzertua txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 23:30 // Real Strails tributu-taldearen kontzertua Zumalakarregi etorbidean
Abuztuak 25, larunbata: Odoloste Eguna
- 11:00 // Diana herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira herrigunean zehar
- 11:00 // Hasiberrien entzierroa
- 11:00 // Gure txikientzako Pintxo gargantua Herriko Plazan 14:00ak arte
- 11:00 // Familiagunea txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 12:00 // Animazioa Beti-Jai fanfarrearekin 15:00ak arte
- 12:30 // Entzierroa eta bigantxak (soilik 16 urtez gorakoentzat)
- 12:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 13:30 // Bertsolariak vs La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua.
- 13:30 // Txistularien XXXIX. Alardea elizako arkupean, Ekin Joleak taldeak antolatua
- 15:00 // Herri bazkaria txosnagunean, Txosna Batzordeak antolatua
- 15:00 // 23 urtez beherakoen Elite mailako “XXIX. Laudio Saria-Memorial Pablo Bilbao” txirrindularitza-lasterketaren irteera, Zumalakarregi etorbidetik. Lasterketaren bukaera 18:30erako aurreikusi da. Laudioar Txirrindularitza Elkarteak antolatua
- 16:00 // San Roke Jaietako X. Pasabolo Txapelketa Lamuza parkeko bolalekuan, Laudioko Pasabolo Klubak antolatua
- 16:00 // San Roke Jaietako Bola-joko Arabarraren X. Txapelketa, Bolo Alavés kirol elkarteak antolatua
- 17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira erdigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatua eta Ekin Joleak taldeko txistularien nahiz Laudioko Gaiteroen laguntzaz. Ekimenaren bitartean, La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat lagunen erakustaldia
- 18:00 // Erdizka lauetan taldearen emanaldia txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
- 18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 19:00 // Cia Barsanti konpainiaren “Kale Gorrian” antzezlana, Herriko Plazan (Euskaraz)
- 19:00 // Gure txikientzako pintxo gargantua Herriko Plazan 21:00ak arte
- 19:15 // La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat lagunen erakustaldia Araba eta Batzalarrin kaleen artean
- 20:00 // Musika animazioa hainbat kaletan zehar, Los Barbis taldearen eskutik
- 20:00 // Betiko legez, odoloste-jana
- 23:30 // Ladys Band eta Strombers taldeen kontzertua Zumalakarregi etorbidean
- 1:00 // IX. Lasterketa Galtzontzilo eta Kulerotan, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua
- 1:30 // Kalejira Burrunba taldearekin Herriko Plazatik abiatuta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua (Intziriak)
- 2:00 // Disko dantza txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatua
Abuztuak 26, igandea: Kofradiaren Eguna / San Roketxu Eguna
- 11:00 // Gure txikientzako pintxo gargantua Herriko Plazan 14:00ak arte
- 11:00 // Diana herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira erdigunean zehar
- 11:00 // Prozesioa, San Rokeren irudia ermitara itzultzeko, eta meza nagusia landan, Laudioko Santa Luzia abesbatzaren eta Lankaietako Lagunak txistulari taldearen emanaldiarekin.
- 11:00 // Hasiberrientzako entzierroa
- 12:30 // Entzierroa eta bigantxak (soilik 16 urtez gorakoentzat)
- 12:30 // San Roke Musika Elkartearen kontzertua Aldai plazan, programa honekin: 1.“ADELE 21” - Adele - Mold/arr.: Ong Ji Hoo 2.“FEELING GOOD” - L. Bricusse & A.Newley - Mold/arr.: Roger Holmes 3.“FIREWORK” - Katy Perry - Mold/arr.: Juanma Saez 4.“HEY SOUL SISTER & JUST THE WAY YOU ARE” 5.“ILARGIA”- Ken Zazpi - Mold/arr.: Juanma Saez 6.“COLDPLAY ON STAGE” – Coldplay - Mold/arr.: Michael Brown 7.“I NEED TO BE IN LOVE” - The Carpenters Mold/arr.: Kazuhiro Morita 8. “ZEU, ZEU, ZEU!” – Gatibu - Mold/arr.: Juanma Saez 9. “DISCO HITS MEDLEY”- Mold/arr.: Fedor Vrtačnik 10. “LUZIANO ETA CLARA” - Laudioar Kanta - Ruperto Urkijo Maruri
- 12:30ean: ANIMAZIOA Laudioko Gaiteroen eta Ekin Joleak taldearen eskutik.
- 14:00 // San Rokeren kofradiako kideen bazkaria elizako arkupean
- 17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira erdigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatua eta Ekin Joleen nahiz Laudioko Gaiteroen laguntzaz
- 18:00 // Kalejira San Roke Musika Elkartearen eskutik
- 18:30 // Animazioa Laudioko Gaiteroen eskutik
- 19:00 // Trapu zaharra konpainiaren “Sefini” antzezlana Herriko Plazan (Gaztelania)
- 21:30 // “Maletak” musika emanaldia Herriko Plazan Kepa Junkera & Sorginak taldearen eskutik
- 23:30 // KalejiraLaudio BHItik hasita eta Zumalakarregi etorbidean zehar, jaietako maskota Erroketxurekin. Sorginlarren taldearen buruhandi mitologikoak izango ditugu lagun kalejiran eta, 2018ko sanrokeak amaitzeko, maskota erreko dugu. Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua