Laudioko lagun talde batek Belchitera bidaiatu zuen duela 10 egun bertako film laburren lehiaketan parte hartzeko. 24 ordutan sortu behar izan zuten lana eta gero epaimahai batek jakinarazi zuen nortzuk izan ziren irabazleak.
Laudioarrek aurretik eraman zuten gidoia prestatuta eta gero kokapenak bilatu zituzten. Izan ere, ezinbestekoa zen herriko zenbait leku agertzea.
"Desencuentros" pelikula umorezkoa da eta Santi Ricek eskuratu zuen antzezle onenaren saria. Filmak berak sari gehiago lortzeko aukerak izan zituen, baina soinuarekin arazoak izan zituztenez, osorik bikoiztu behar izan zuten eta balorazioa jaitsi zien horrek.