Eriz Perez musikari urduñarra Maria Rivero laguntzen egon da Rio de Janeiron (Brasil) eginiko Lula da Silvaren aldeko jaialdian. “Ekitaldi historikoa” izan zen, Perezen hitzetan. “50.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Arcos de Lapa gisa ezagutzen den toki enblematikoan. Brasilgo ezkerreko alderdi, sindikatu, herri mugimenduak, intelektualak eta artistak egon ziren Lularen askatasuna aldarrikatzeko”.
Nazioarteko ordezkaritza baten parte izan ziren Hutsa bikotea osatzen dute bi musikariak. “Venezuela, Argentina eta Kubako musikariekin batera bertaratu ginen”.

2003tik eta 2010era Brasilgo presidentea izan zen Lula da Silva, eta egun bederatzi urteko kartzela zigorra betetzen ari da, ustelkeria egotzita. Baina ez dira gutxi presidente ohia preso politikoa dela dioten pertsona eta erakundeak; La Hayako auzitegia, besteak beste. Urrian hauteskundeak egingo dira Brasilen, eta Lula da Silva da irabazteko aukera gehien dituen hautagaia, inkesten arabera.
