Esti Urresola laudioarraren Deklinabideak lana hautatu dute Cadizeko Alcances dokumental jaialdian. 20 urte baino gehiago ditu ekimenak eta aurten inoiz baino pelikula gehiago jaso ditu. Hala eta guztiz ere, Lamuza Ikastetxean grabatutako proiektuak sail ofizialean sartzea lortu du eta sariak eskuratzeko lehiatuko da.
Esan bezala, 358 film jaso dituzte jaialdian aurten. Hautatuen artean asko euskaldunak dira. Hori ez ezik, emakumezkoek protagonismoa handia izango dute zuzendaritzan. Izan ere, guztira 33 izan dira pelikula hautatuak eta horietako 24k dituzte emakumezko zuzendariak.
Esti Urresola Deklinabideak proiektuak euskara, kultura aniztasuna eta integrazioa uztartzen ditu. Horretarako, euskara batua du ardatz Lamuza Ikastetxean grabatutako pelikulak.