Gardean erreskatatu dute nazioarteko lehiaketa batean parte hartzen ari zen Belgikako usoa

Erredakzioa 2018ko uzt. 31a, 09:55
Belgikako usoa. / Gema García

Gema Garcíak eta Salomé Jauregik uso zauritu bat jaso zuten Gardean eta jakin izan dute Belgikakoa dela animalia. Lehiaketa batean parte hartzen ari zen harrapari batek eraso zuenean.

Burgo de Osman ikusi zuten lehenengo aldiz Gema Garcíak eta Salome Jauregik -alaba eta ama- usoa ekainaren bukaeran. Aste batzuk geroago, Gardean paseatzen ari zirelarik, laudioarrek berriro antzeman zuten animalia: eraztuna zuen hanka batean eta zauria lepoan.

Uso mezularia zelakoan, erabaki zuten harrapatzea eta albaitariarengana eramatea. Han jakinarazi zieten Belgikakoa zela usoa. Laudioarrak buru-belarri hasi ziren lanean bere jabeari itzultzeko.

Hori dela medio, Hondarribiko aditu batekin jarri ziren harremanetan; Juan Larrarterekin, Euskadiko Usozaleen Ordezkaritzako presidentea. Horrek azaldu zien hegaztiak zuen eraztunak informazio ugari zuela.

Antza, usoa lehiaketa batean parte hartzeko eraman zuten Belgikatik Bartzelonara. Abiadura proba dira horiek. Usoak 6 urte ditu eta hau da bere azken urtea txapelketetan. Gipuzkoako adituaren ustetan, belatz baten erasoa jasan ostean, orientazio galdu zuen.

Jabearen bila
Albaitariak 3 puntu jarri zizkion zaurian hegaztiari, hartu du bere gain jabea topatzearen ardura. Belgikako usozaleen federazioarekin elkarlanean ari da animaliak bere jabeak berreskuratu dezan. Horrek etxean bueltan nahiko ez balu, Larrartek berak hartuko luke bere gain.

Gema Garcíak nabarmendu nahi izan du jendeak usoak "zeruko arratoiak" izango balira bezala tratatzen dituela, baina kasu honetan erakutsi nahi izan du animali harrigarriak direla eta errespetua zor zaiela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide