Laudioko Udalak jakinarazi du beste bi furgoneta elektriko erosiko dituela. Orain mota horretako bi ibilgailu ordezkatu behar ditu eta hurrengoek iturri elektrikoa baliatuko dute funtzionatzeko. Aurrekoak zituzten ezaugarri bereko makinak bereganatuko dituzte.
62.000 euro inguru behar dira erosketa gauzatzeko eta jadanik 11.000 euroko diru-laguntza eskuratu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aldetik. Horrez gain, Arabako Foru Aldundiak jasangarritasun energetikoa sustatzeko deialdia zabalduko du 2018ko eta 2019ko jardueretarako. Modu horretan, tokiko erakundeak bitarteko ekonomiko gehiago jaso nahi ditu.
Berez, furgonetek 59.000 euroko balioa dute, eta Arza poligonoan karga puntuen instalazioak 3.000 euro. Ez da lehenengo inbertsioa zentzu horretan udalaren aldetik. Izan ere, Amets Meatzak nabarmendu du euren asmoa dela ahalik eta eragin ekologiko txikien dutena ibilgailuak izatea.