Kaixo Jon,
Maite zaituzten pertsonen arteko taldetxo bat batu gara, dolumin sakonenetik, guretzat izan zarena azaltzeko. Alde batetik, oso erraza zaigu, izan ere, hainbat eman diguzu, une eta oroitzapen ederrak baino ez zaizkigula ateratzen. Baina, beste alde batetik, oroitzapen horietan murgiltzeak, hutsunerik sakonenera garamatza.
Txiki txikitatik, Latiorron izan genituen lehen ibilerak eta, egun bat bestearen atzean, futbolean egitera jaisten ginen. Dena den, edozertan gozatzen genuen. Urteak aurrera, berdin jarraitzen genuen geure artean, beti zoriontsu.
Apurka apurka, gure adiskidetasuna sendotuz joan zen, natura, kirola eta mendiarekiko zaletasunak elkartuz.
Beti izan dituzu kontuak argi eta, besteak beste, arduratsua, leiala, fidela eta umila izan zara . Beti izan duzu gugandik hoberena ateratzeko dohaina, denborak eskaini ahal zizkigun baldintzak murritzak izanik ere, zurekin egoteko.
Atsekabez betetako une honetan, zera esan nahi dizugu: urrats ezabaezina utzi duzula gure bihotzetan eta egunero izango zaitugula gogoan. Jarraitu beharreko eredua zaitugu. Eta sekulako amorrua eta ezintasuna ematen digu faltan izango zaitugula hemendik aurrera pentsatze hutsak.
Gure bihotzean egongo zara betirako! Amalurrak gorde zaitzala!