Laudioko 58 urteko gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean Urdulizen gertatu den trafiko istripu batean, gidatzen ari zen kamioia irauli egin denean. Langilea ibilgailuan harrapatuta geratu zen. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu ziren ezbeharra gertatu zen tokira, baina ezin izan zuten gidaria salbatu.
Kamioiak zeraman kargaren zati bat errepidean barreiatu zen. Hori dela eta, trafikoa moztu behar izan zuten arratsaldeko zazpiak arte.

LAB sindikatuaren oharra
LAB sindikatuak oharra plazaratu du lan heriotza salatzeko. Senide, gertuko eta langile klaseari helarazi dizkiete "babes eta elkartasunik zintzoenak". Garraioko lan baldintzak gero eta prekarioagoak direla ohartarazi dute, "gehiengo batean langile autonomoak dira, edo autonomof altsuak, eta, gainera, berauek edukitako lan istripuak ez idra maiz estatistika ofizialetan kontutan edukitzen. Horrela, Administrazioek beste alde batera begiratzen dtue, sektoreak bizi duen prekarietate egoeraren jakitun izan arren".