Pico de Pineta menditik bueltan izan zuen istripua Jon Urkijo Laburu 26 urteko gazteak. Arratsaldeko lehen orduan jazo zen ezbeharra, menditik jaisten zegoenean. Hunkituta dago geroztik Laudio eta kirol mundua. Izan ere, zenbait taldetan aritu izan da Urkijo, CD Laudion eta Santutxuko futbol taldean, besteak beste. Bihar 19:30ean izango da elizkizuna Lamuzako San Pedro elizan.
Eskualdeko kirol taldeen adierazpenak
Mendi heriotzaren berri izan bezain pronto adierazi zuten babesa eta dolua eragile askok. CD Laudiok oharra plazaratu zuen. Okondoko Ganekogorta Mendi taldekoek ere familia eta mendizale orori bidali zieten "momentu gogor hauetan" animo eta babesa. Amurrio Trail taldeak ere azaleratu zuen dolua.