Aiaraldeko pentsionistek astelehenero biltzen jarraitzen dute. Festen testuinguruan iragarri dute hurrengo ekimena: ostiralean manifestazioa egingo dute Laudion. 12:30ean hasiko da mobilizazioa herriko plazatik, "Pentsio publiko duinen alde" lemapean.
Sabino Garamendiren hitzetan egoera alda liteke, "eta beharrezkoa da". Hala, 1.080 euroko gutxiengo pentsioa eskatu dute herritarrentzat. Nafarroako eta Gasteizko gobernuei dei egin dite eskuduntza politiko, fiskal eta birbanatzaile bidez aldatzeko sistema. "Horretarako, borondate politikoa izan behar da", erantsi du.
Babes sozialeko sistema publiko zuzena da pentsionisten aldarria, "gure aberastasunarekin bat datorrena. Sanitate, irakaskuntza, gizarte zerbitzu eta abarren esperientziak erakusten digu gauzagarria eta bideragarria dela".