Hasi dira Laudioko jaiak. Baldarrak koadrilak antolatutako gosariarekin hasi da eguna, eta 12:00etan piztu dute Aziak taldeko kideek jaiei hasiera emateko suziria.
Kalejiraren ostean egin dute txosnaguneko txupinazoa. Laudioko Kultura Asanbladako kideek jaso dute urrezko katxia, eta iluntzerarte luzatu da jai giroa.