Jaiak Koordinakundearen bazkarian bildu ziren 350 lagunetik gora, Kuxinak Tripotxanek prestatutako indabak bazkaltzeko.Indarrak hartu ostean talentua erakusteko garaia iritsi zen: Ainubeak koadrilaren Laudio's Gots Talent ekintzarekin. Abestu, antzeztu eta dantza, denetarik egin zuten bai partaideek eta baita ikusleek ere.
Arratsaldean, berriz, zezenplazan elkartu zituen gazteak Zoroak taldeak, Xtrem herri kiroletan. Olatuak eta umorea ez ziren falta izan. Egunero bezala, kalejirak hartu zituen kaleak 20.00etan, Kolpez Blai batukadarekin. Modu horretan, herrigunera barraiatu zen festa.