PSE-EEk aurreratu du gaur galdetuko diola udal gobernu taldeari kirol eta kultura taldeen diru-laguntzei buruz udalbatzan. Juan Jesus Merchan sozialisten idazkari nagusiak zabaldu du oharra nabarmentzeko kirol eta kultura elkarte askok ez dutela diru-laguntzarik jaso oraindik.
PSE-EEren ustez, ahalik eta lasterren kitatu behar dira laguntza horiek, taldeen jarduera errazteko. Horregatik, eskatuko dute diru-laguntzen deialdia egitea berehala.
Kontu-hartzaileren ordezkapena
Udal gobernu taldeak argudiatu du PSE-EEk badakiela zer gertatu den diru-laguntzen atzerapenarekin. Izan ere, aurten kontu-hartzailea erretiratu da eta ordezkapenak hainbat prozedura atzeratu ditu.
Zentzu berean, EH Bilduko ordezkariek ziurtatu dute diru-laguntzen deialdia irekirik dagoela oraindik.