Iaz bezala, Herrialde Katalanetako castellersek Laudioko jaietan parte hartu dute. Baserritar egunean -ostirala- artzain txakur txapelketan egon ziren, eta odoloste egunean -larunbata- txosnagunean; bertsolariekin batera.
Dena den, kaleetan barrena ere ibili ziren erakustaldiak egiten. Cargolinseko Castellersek bideoa plazaratu dute. Sare sozialetan ere esker mezua zabaldu dute: "Etxetik 500 kilometrora etxean bezala sentitu gara, gazteluak, esteladak eta giro hobe ezina! Izugarriak zarete! Eskerrik asko!". Katalanek ez ezik, laudioarrek ere egin zituzten giza dorreak; buruhandiek kasu: