Izen-ematea ireki dute Altzarratek eta Laudio Eskubaloi Taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ira. 1a, 08:08

Denboraldi berriari begira, eskubaloian eta futbolean aritzera animatu dituzte herritarrak. 

Irailarekin batera hasi da kirol ikasturtea, eta horrekin batera izen-emate kanpaina. Laudio Eskubaloi Taldea eta Altzarrate izan dira iragartzen aurrenak. 

Laudio Eskubaloi Taldea
Irailaren 3an, astelehenean, abiatuko dituzte Laudioko eskubaloi jokalariek entrenamenduak. 6-16 urte bitarteko haur eta gazteak erakartzeko kanpaina jarri dute martxan. Finean, astelehen, asteazken edota ostiralean kirola frogatzera gonbidatu dituzte. Nahi duenak Granja kiroldegira bertaratu beharko du 17:00etatik aurrera. Informazio gehiago eskuratzeko telefono zenbakia zabaldu dute: 670427805. 

Altzarrate, neska futbolari bila
Emakumezkoen futbola indartzeko jarduera ugari antolatu ditu Altzarrate kirol elkarteak. Ikasturte berriari begira, 6 urtetik aurrerako neskak animatu nahi dituzte: "pasioa, zirrara, emanaldia, adiskidetasuna, talde izpiritua, errespetua, lehia, balioak, ahalegina, borroka... Hau da futbol femeninoa gure klubarentzat". Harremanetarako bideak eta telefono zenbakiak ere zehaztu dituzte: Jose675718578, Txemi 659479307, Vigilio 616814615 eta Iñigo 699939389. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide