Santa Luzia Abesbatzak 50 urte baino gehiago bete ditu musikaren munduan, eta horrela jarraitu nahi du. Hori dela medio, kide berriak batu nahi ditu proiektura, ahots baxukoak, hain zuzen.
Hitzordua larunbatean izango da euren egoitzan, udaletxe zaharreko 1. solairuan, 12:00etan. Taldeak azaldu du belaunaldi berrien partaidetza sustatu nahi dutela, lekukoa emateko eurei: "Musika eginez gure eskualdeko kultura, hizkuntza eta tradizioak sustatzea da gure elkartearen helburua. Hori dela eta, errepertorio gehiena euskaraz abesten dugu, baina gazteleraz, ingelesez, katalanez, eta abarrez ere interpretatzen dugu".
Aitzakiarik ez
Abesbatzak nabarmenduenez, ez dago oztoporik kide izateko. "Taldeko %85ak ez daki solfeorik", ziurtatu dute.
Elkartea astean bitan batzen da, astelehen eta asteazkenetan 19:15ak aldera, 20:45ak arte. Jende orori lotsa gainditzeko deia egin dute, eta erraztasun guztiak emango dituztela jakinarazi dute.
Eurekin harremanetan jartzeko 619 019 685 (Txema Azkarate) eta 656 784 203 (Joseba Ortega) telefono zenbakiak baliatu daitezke, baita info@coralsantalucia.com posta elektronikoa ere.
Norbaitek larunbatean ezingo balu entzunaldira joan, beste egun batean entseguan parte hartzeko aukera izango du.