Herritarren Arreta Zerbitzua berrituko eta indartuko du udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ira. 5a, 07:35

Arratsaldez ere zabalduko dute herritarren bulegoa udazkenetik aurrera. / Aiaraldea

Astelehen eta asteazken arratsaldez ere egongo da zabalik arreta bulegoa. Herritarren eskaerak eta zerbitzuak zentralizatu nahi dituzte bertan. 

Laudioko Udalak herritarren arreta zerbitzua indartzeko asmoa du. Urriaren 1etik aurrera nahi dute jarri martxan ordutegi berria, jakinarazi dutenez. Hain zuzen, goizetan ez ezik, astean birritan -astelehen eta asteazkenetan- egongo da arratsaldez zabalik, 7;30etik 19:00etara.

Gainera, egungo eremua txiki geratu dela iritzita, berregokitu egingo dute. "Itxaron gela, mahaien antolaketa... berrituko ditugu", aurreratu du Jon Ander Altube zinegotziak. Ordutegia handitzeko behargin kopurua ere areagotuko dute. 

Horretarako, gazteak lan-merkatuan txertatzearen alde egingo dute apustu, Lanbideren programa baliatuta, eta 2 gazte kontratatuko dituzte administrari zereginei heltzeko. Hala, lantaldeari batuko zaizkie behargin berriak, eta guztien artean gauzatuko dituzte txandak. Jon Ander Altube gobernu taldearen bozeramailearen hitzetan, "herritarren beharrak zentralizatzea da helburua". Izan ere, gaur egun hiru solairutan barrena ibili behar dira dagokion arloan idatzizko sarrerak edota eskakizunak egiteko.

Fitxaketa berrien egitekoak arreta presentziala eta telefonikoa, sarreren kudeaketa, erroldarena eta abar izango dira. "Zenbait auzo asanbladetan herritarrek egindako eskaera izan da", azpimarratu du Iñigo Cerrillo zinegotziak. 

Hiru gazteren kontratazioa
Udaletxerako 2 administrariez gain, hirugarren gazte bat kontratatuko dute Garapen Agentzian laguntzeko.  155.000 euroko diru-laguntza izango du tokiko erakundeak horretarako, gazteen artean enplegua sustatzeko. Hirugarren jardunari dagokionez, Cerrillok argitu du  Garapen Agentziako proiektuetan laguntzeko kontratatuko dutela; zoru industrialaren azterketan, besteak beste. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide