Bionekazaritza ekoizle ekologiko arabarren elkarteak jardunaldi teknikoak egingo ditu Aiaraldea Ekintzen Faktorian irailaren 11n 18:00etan, asteartean.
Erakundeak bere jarduera zabaldu nahi du. Izan ere, aholkularitza teknikoa eskaintzen du proiektu ekologikoak sortzeko, bai nekazaritzan zein abeltzaintzan.
Aldi berean, ekoizpen arruntetik ekologikora jauzi egin nahi dutenak laguntzen dituzte. Xabier Zendegi dinamizazio arduradunak hala azaldu du: "Guk egitasmoei forma ematea erraztu dezakegu eta agertzen diren zailtasun burokratikoak gainditzea ere."
Bionekazaritzaren helburua, alabaina, ez da soilik teknikoa. "Ekoizpen ekologikoaren filosofia landu nahi dugu gizartean”.
Horregatik, laster Arabako topaketak antolatuko dituzte. Berez, elkartea ez da soilik ekoizleentzat, kontsumo taldeetan parte hartzen duten hainbat lagun ere bazkideak dira.