APILLek pagotxen azokarekin eta 6.000 euroko zozketekin abiatu du ikasturtea

Erredakzioa 2018ko ira. 7a, 11:44

Pagotxen azokako irudia gaur./ aiaraldea.eus

Gaur eta bihar izango da pagotxen azoka eta 30 dendek parte hartuko dute. Horrez gain, 6.000 euroko sariak zozketatuko ditu tokiko dendetan gastatzeko.

Gaur eta bihar, goizean eta arratsaldean, udako pagotxen azoka egingo dute APILLeko 30 dendek.

Horrez gain, Apillek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko laguntzaz, abiatu du kanpaina berria tokiko merkatal esparrua sustatzeko irailean eta urrian. Kanpaina horretan 6.000 € banatuko dituzte Laudion. Guztira 3 txartel zozketatuko dituzte, 2.000 eurokoa bakoitza, goiz bakarrean gastatzeko denda parte-hartzaileetan. Horrela, bezeroen fideltasuna saritu nahi dute tokiko merkataritzan.

Batu diren establezimenduetan erosketak egiterakoan irailean eta urrian, erosleek jasoko dute tiketa zozketan parte hartzeko. Kolore ezberdinetakoak izango dira, zozketaren arabera. Apilleko postontzian utzi beharko dira (Zumalakarregi 33, 1. esk.) edo udaletxean jarritako kutxan.

Irailaren 21ean eta urriaren 11n eta 31n egingo dira zozketak.

Irabazten dutenek 2.000 euroko boletoak gastatu beharko dituzte goiz bakarrean Laudioko denda parte-hartzaileetan. Irabazleak zenbait animatzaileren laguntza izango du, eta horiek kaleak dinamizatuko dituzte erosketek irauten duten bitartean. Tiketak aldatzeko egunak hurrengoak izango dira: irailaren 27an, urriaren 18an eta azaroaren 8an.

Dendaren batek kanpainarekin bat egiteko interesa izango balu, oraindik egin dezake azken bi zozketetan, 94 672 28 01 telefono zenbakira deituta edota apill@laudiocomercial.com helbide elektronikora idatzita. Horretarako epea bukatuko da irailaren 18an.

Informazio guztia eta parte hartzeko oinarriak Apillen ikus daitezke: www.laudiocomercial.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide