aiaraldea.eus

Victoria Squaren eta Hotel plazan laguntzen jarraitu dute Hesihesekoek

Erabiltzailearen aurpegia Julen Zubiete   Jendartea  Laudio
Victoria Squaren eta Hotel plazan laguntzen jarraitu dute Hesihesekoek

Asteburua atzean utzita, bidaiaren erdia egin dute dagoeneko Hesiheseko ikasle kooperatibistek. Astelehena Greziako errefuxiatuak laguntzeko jantokian igaro zuten, bertako umeekin jolasean eta iheslarien bizimodua ezagutzen. 

Laudio Ikastolan sortutako Hesihes kooperatibako kideek atzo egin zituzten berriro azken egunetako lanak. Hau da, Victoria Squareko Social Centerrean umeak zaindu zituzten eta parkera atera, jolasteko. Beste batzuek klaseak eman zituzten; ingelesa eta alemaniarra, hain zuzen. Hotel City Plazan sukaldean lagundu zuten geroago.

Edonola ere, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak aurkeztu dizkien proiektu horiek agortzear daude gazteentzat. Alde batetik, haurrek berehala hasiko dituzte klaseak, edo Alemaniara joko dute, euren familiekin. Gainera, bestelako ekimenak ezagutu nahi dituzte laudioarrek eta, horregatik, Eleonas errefuxiatuen kanpamentuarekin jarri dira harremanetan. Zaila izango da Atenasen bertan dagoen leku horretan sartzea, baina ahalegina egiten ari dira.

Bestalde, Julen Zubiete Aiaraldea Hedabideko kideak tarte bat hartu zuen atzo, eta ikasleek lan egiten zuten bitartean, hiriko Squat bat bisitatu eta bertan bazkaria prestatu eta banatu zuen. Antza, hirian hainbat leku daude horrelakoak. Zehaztu duenez, anarkistek okupatzen dituzte errefuxiatuak laguntzeko. Zubiete "Single Men" Squatean egon zen. Han 60 gizonezko bizi dira.

 

Erredakzioa: Aitor Aspuru Saez
Argazkiak eta kronika: Julen Zubiete Iza

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa