EAJren aburuz, "EH Bildu adarra jotzen ari da" San Roke Adinduen Egoitza zaharrari dagokionez. Udal Gobernu Taldeak argudiatu du oposizioak ez duela eraikin hori berritzeko proiektua babestu. Ondorioz, Arabako Foru Aldundiaren 300.000 euroko diru-laguntza itzuliko du.
Ordea, EAJk adierazi du EH Bilduren utzikeriak eragin duela egoera. Jeltzaleen ustez, 3 urte izan ditu egitasmoa gauzatzeko eta musika taldeak eta elkarteak hara mugitzeko. Alderdiaren iritziz, benetako arazoa da koalizioaren gaitasun falta kudeaketarako eta akordioak lortzeko.