aiaraldea.eus

Hesiheseko kideak nabaritzen hasi dira Greziako egonaldia bukatzear dagoela

Erabiltzailearen aurpegia Julen Zubiete   Jendartea  Laudio
Hesiheseko kideak nabaritzen hasi dira Greziako egonaldia bukatzear dagoela

Laudio Ikastolan sortutako Hesihes kooperatibako kideak laster itzuliko dira herrira. Ondorioz, umeekin ahalik eta denbora gehien egoten saiatuko dira.

Atzo Hesiheseko kideek aurreko eguneko lan berak hartu zituzten euren gain eta, gehienbat, umeekin eta klaseak ematen igaro zuten eguna.

Julen Zubiete Aiaraldea Hedabideko kideak, ordea, nahiago izan zuen Atenaseko auzo okupatua bisitatu eta Unibertsitate Politeknikoa ikusi. Ikastetxe hori ere okupatua dago eta Greziako Diktaduraren aurkako oposizioan protagonismo handia izan zuen. Izan ere, ikasle ugari hil zituen han armadak protestetan, eta hori erabakigarria izan zen gobernu aldaketa eragiteko.

Haurrekin

Gaur errefuxiatuek baliatzen duten Squat bat ezagutzea espero dute laudioarrek, baina guztiek ez dute joko proiektu horretara. Berez, Hesiheseko batzuek adierazi dute euren hautua dela ahalik eta denbora gehien ematea egun hauetako ume errefuxiatuekin.

Gaur izango da aiaraldearrentzat azken eguna Atenasen eta taldean hasi dira sumatzen pena, egonaldia bukatuko baita eta lotura estuak egin dituzte, bereziki haurrekin.

Eleonas errefuxiatu kanpamentua bisitatzeko asmoa bertan behera utzi behar izan dute, esparru horretan sartzen direnak, gutxienez, 3 astez egon behar baitira han lanean.

 

Erredakzioa: Aitor Aspuru Saez
Argazkiak: Julen Zubiete Iza

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa