"Oxigenoa Euskaraz 6000 metrotan ere" Sherpa herriarekin zubiak eraiki nahi ditu euskararen eta mendizaletasunaren bitartez. Laudioko eta Orozkoko zenbait gaztek parte hartzen dute ekimenean eta ekimena babesteko musika emanaldia egingo dute igandean Oñatin.
Kontzertuaren sarrerak 10 euro balioko du eta Mikel Urdangarin eta Niko Etxart bezalako artistek joko dute, baita Pettik, Nahia Roblesek, Maiderrek, Oñatiko Ganbara Abesbatzak eta Et Incarnatus Orkestrak ere. 19:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da.
Autobusa
Laudioko Udalak ere erraztasunak emate aldera, ekitaldian parte hartzeko doako garraioa eskainiko du. Institutu aurrean dagoen geltokitik aterako da 17:30ean eta 21:30ean Oñatitik itzuliko da.
Izena emateko Laudioko Udaleko Euskara Zerbitzura jo beharra dago goizez, gaur edo bihar. 944 034 890 telefono zenbakira deitzeko aukera ere egongo da.