Irailaren 10ean ekin zion Sugarrak saskibaloi taldeak 2018/2019 denboraldiari, baina ateak irekirik ditu norbaitek kirol mota hori gozatzeko asmoa izanez gero.
Berez, klubarekin harremanetan jartzeko sugarraklaudio@gmail.com helbide elektronikora edo taldearen facebook profilera idazteko parada dago. Horrez gain, 672 085 973 edota 626 378 665 telefono zenbakietara dei daiteke.
Adin anitzeko kirolarientzako eskaintza dauka taldeak: Basket eskola, benjamin misto kategoria, kimu eta junior kategoriak neskentzat, eta haur eta kadete kategoriak mutil zein neskentzat. Horrez gain, senior taldeak ere badaude.