Orbeko Etxea, Laudio
GAUR GAUR GAUR! >BRUTAL BLUES Stavanger, Norvegia. Euskal Herrian batzuk bagara Drid Machine Records zigiluko taldeen zaleak. Noxagt, Staer, Ultralyd, Moha!, Golden Oriole, Freddy The Dyke... Stavanger hiritik hainbat talde sortu izan dira, noise-a lantzeko euren ikuspegi bitxia ikur, underground europearrari ekarpen garrantzitsua egin diotenak. Beno ba, Brutal Blues talde haietariko bat da. Anders Hana (aurretik Noxagt, Ultralyd edota Moha! taldeetan kitarjole ibilitakoa) baterian eta Psudoku taldeko Steinar Kittilsen (beste basapizti bat) sei sokatara. Grindcore eremutik gertu koka genezake bikoaren proposamena, nahiz eta agerikoa den generoari euren kutsu pertsonal eta arriskatua ere ezartzen diotela, sarritan zaratari, jazz-ari edo psikodeliari gogor eta gogoz helduz. https://bblues.bandcamp.com/
> SETE STAR SEPT
Tokio, Japonia. Ryosuke Kiatsuk 2004an sortutako talde mitikoa! Argitaratutako erreferentziak zenbaezinak dira: makina bat disko labur eta konpartitu atera eta makina bat bider ere mundu osotik bira luzeak egin izan dituzte.
Grindcore submunduko adituek osti galanta datorkigula esan eta ederto ohartarazi gaituzte euren zuzenekoaren indarraz! https://bandcamp.com/tag/sete-star-sept > ORBAIN UNIT Free-jazz / noise, Bilbo + Azkoitia. Bi bateria, kitarra, baxua eta saxoa. Taldekideak Akauzazte, Killerkume, Los Plomos, Anakrosis, Conteiner etabar luze batean ere aritu edo aritzen dira. 2016an euren lehendabiziko diskoa (Suiseki) argitaratu zuten eta uda hontan bigarren diskoa izango dena grabatu dute. Dana impro! https://repentinorecords.bandcamp.com/album/suiseki
>PIKETA
Leioa. 2001eko udako arrasti batean, Udondo gaztetxean sortutako bikoa. J-k bateria eta ahotsak eta J-k kitarra eta ahotsak. 2015ean atera zuten euren lehenengo erreferentzia (Demo), grindcore azkar eta punk jarreraz jositako 18 zaplasteko. Piketa en jeta y metralleta!
https://piketa.bandcamp.com/releases (animatu!)
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide