Dantzari gisa aritzetik aktore izatera pasa da Iñigo Martinez Trèvols de 4 fulles izeneko telesailean. “Abenduan grabatu genuen. Bartzelonako Betevék telebistak lehiaketa egin zuen eta gure proiektua izan zen garailea”, azaldu du artista laudioarrak, “telesailaren zuzendariak aukeratu ninduen seriea egiteko”.
Fikzioa eta errealitatea uztartzen
Gauzak hala, telebista horretan ikusi ahal izango da ikus-entzunezko egitasmoa. Bi hilabete behar izan dituzte telesailaren 13 atalak grabatzeko.
Ordu erdiko iraupena dute kapituluek, eta fikzioa eta errealitatea nahsten dituzte, aniztasun funtzionala hizpide hartuta.
Martinezek nabarmendu du esperientzia “oso ona” izan dela berarentzat. “Oso eroso sentitu naiz grabaketan. Nire lehenengo aldia izan da alor honetan, espero dut aurrerantzean aukera gehiago sortzea”.