Euskararen plaza bihurtuko da Laudioko San Martin zelaia asteburuan, Altzarrate Kirol Elkarteak eta CD Laudiok antolaturiko “Euskaraz Jokatu nahi dut” futbol txapelketan.
Kimu eta haur kategorietako 18 futbol talde arituko dira euskararen aldeko norgehiagokan. Eskualdeko kluben ordezkaritza zabala egongo da: Kaskagorri, CD Orduña, Etorkizuna Amurrio, CD Laudio eta Altzarrate. Gainontzeko taldeak Euskal Herri osotik bertaratuko dira Laudioko berdegunera: Amorebieta, Portugalete, Alegria, Ermua eta Urkabustaizetik.
Partidak irailaren 22 eta 23an jokatuko dira. Larunbatean 10:00etan hasiko da txapelketa eta sari banaketa 14:30ean egingo dute. Igandean aldiz 9:30ean hasiko dira partidak. Sarrerak 2 euro balioko du eta zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
