Cape Townen dago jadanik Olga Artiñano laudioarra munduko sokatira txapelketan lehiatzeko. Laukizeko Gaztedi taldearekin arituko da, eta bihar hasiko da proba.
Sokatirako klubak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du erronkan parte hartzeko. Kanporaketak gaindituko balituzte, igandera arte izango lituzkete norgehiagokak.
Martxoan munduko txapelduna izan zen Artiñano Txinan bere taldearekin 540 kilo azpiko kategorian eta duela 2 urte zilarrezko domina lortu zuen Euskal Herriko Selekzioarekin, kasu horretan 500 kilo azpiko kategorian.