27 eta 23 urteko bi gizon gazte atxilotu ditu gaur gauean Ertzaintzak Laudioko Industrialdean. Poliziak adierazi du 3:00ak aldera deia jaso dutela eta horren bitartez jakinarazi diotela bi gizonezko zeudela auto baten inguruan.
Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da eta bi gazte topatu ditu ibilgailuaren aurreko eserlekuetan. Antza, motorra pizteko mekanismoa babesten duen estaldura kenduta zegoen eta konexio elektrikoa lekuz kanpo, baita musika tresnarena ere.
Poliziek azalpenak eskatu dizkiete gazteei eta erantzun koherenterik jaso ez dutenez, atxilotu eta komisariara eraman dituzte.