Olga Artiñano laudioarraren taldeak 17:00ak aldera jokatu du finala 540 kiloko kategorian Cape Townen, Hegoafrikan. Ezin izan dute garaipena eskuratu Taipei talde txinatarraren aurka, nagusitasuna erakutsi baitute Asiakoek. Hala ere, zilarrezko domina lortu dute euskaldunek.