aiaraldea.eus

Lanpostu eskaintza eta ordezkapen zerrenden berritzea

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola   Hezkuntza  Laudio

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntza arloa emateko irakaslea behar du. Halaber, lan-poltsak berritzeko deia egin du.

Lanpostu eskaintza eta ordezkapen zerrenden berritzea
Laudio Ikastola. | Ikusi handiago | Argazki originala

Interesdunek Lehen Hezkuntza Gradua, Gorputz Heziketa minorra, eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute.

Curriculumak Ikastolako idazkaritzan edo curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan jasoko dira irailaren 25 arte.

ORDEZKAPEN ZERRENDEN BERRITZEA

Laudio Ikastolako ordezkapenetarako zerrendak, irakasle zein ez-irakasleenak, berritzeko deia zabaldu berri dugu.

Interesdunek curriculuma helarazi ahal dute curriculumak@laudioikastola.eus posta elektroniko helbidera bidaliz edo idazkaritzan utzita irailaren 28 arte.
Haur eta Lehen Hezkuntza

Ikasturte hasierako gorabeheren ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ordezkapenetarako lan poltsatan bakante ugari eman dira.

Baremazioa

Ikastolako Kontratazio Batzorde Parekideak curriculumean adierazitako titulazioa kontutan hartuta irakasle eta ez irakasleen ordezkapenerako lan poltsatan barematuko ditu eskaerak.

Ordezkapen zerrenden antolaketan ez dira kontutan hartzen gaztelaniaz helarazitako curriculumak.

Euskara

Ikastolako giro euskalduna bermatu dezagun ezinbestekoa dugu ikasleekiko harremanak zein langileen artekoak euskara hutsean ziurtatzea.

Ordezkapen zerrenda hauetan inskribatzeko ezinbestekoa da lanpostu hauetarako ezarrita dagoen hizkuntza eskakizuna bermatzea:

IRAKASLEGOA ETA ADMINISTRAZIOA: C1 hizkuntza eskakizunari dagokion titulazioa; EGA edo baliokidea.

JANTOKI, GARRAIO ETA ETXEZAINA: B2 hizkuntza eskakizunari dagokio ahozko euskara egiaztatu behar da.

GARBIKETA: B1 hizkuntza eskakizunari dagokion ahozko euskara egiaztatu behar da.

Hizkuntza eskakizun hauek Europako erreferentzia markoan ezarritako A1-A2, B1-B2 eta C1-C2 mailekin bat datoz. Informazio gehiagorako eskatu idazkaritzan Ikastolan indarrean den “Hizkuntz Irizpideak” txostena.

Beharrezkoa denean Ikastolako Kontratazio Batzorde Parekideak beharrezko jo ditzakeen elkarrizketa eta frogak deituko ditu aipatutako ahozko maila egiaztatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa