2018/10/27 11:00

Tailerra

Sormena eta aniztasun funtzionala

Sormena eta aniztasun funtzionala
Laudioko Kultura Etxea, Aiaraldea

Zuzenak Fundazioak antolatu du “Soy una caja de sorpresas” tailerra, aniztasun funtzionala duten pertsonei zein senideei bideratuta. Helburua da aztertzea sormenak ematen dituen aukerak bizi kalitatea hobetzeko. Urriaren 27an, larunbatean, egingo dute Kultura Etxeko Aldaiko aretoan 11:00etatik 13:00ak arte. 25 leku egongo dira eta inskripzioak egin daitezke 945 060 013 telefono zenbakiaren edo fundacionzuzenak@zuzenak.com posta elektronikoaren bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide