Suhiltzaileak bertaratu dira gaur gauean Laudioko Batzalarrin kaleko pisu batera. Bertako bizilagunek Udaltzaingoa deitu dute, bloke horretan bizi den gizon nagusi bat hiltzen ari zela oihukatzen hasi delako.
Larrialdi zerbitzuetako kideak etxebizitzara sartzen saiatu dira, baina ez dute atea irekitzea lortu. Gauzak hala, balkoitik bertaratzea erabaki dute. Onik topatu dute herritarra, eta amaitutzat eman dituzte erreskate lanak.