Ermuko Apaiz Etxeko eta Ugarteko plazako obren esleipenak abian daude

Aitor Aspuru Saez 2018ko ira. 25a, 12:00

Ugarteko plazaren estalkiaren proiektua.

Laudioko Udalak epeak ireki ditu enpresek eskaintzak egin ditzaten Ermu Andra Mariko apaiz etxea berritzeko eta Ugarte plaza hobetzeko eta estaltzeko.

Dena ondo bidean, Ermu Andra Mariko apaiz etxea eta Ugarteko plazan gauzatu behar diren obrak azken urratsetan sartzen ari dira. Izan ere, Laudioko Udalak esleipenak indarrean jarri ditu. Berez, apaiz etxeko lanetara aurkezteko epea urriaren 10ean bukatuko da.

Horretara 154.205 euro bideratzea aurreikusi du erakundeak eta helburua da teilatua konpontzea eta barruko partea egokitzea. Izan ere, tokiak balio beharko du ostalaritzarako beheko solairuan eta negozioa kudeatuko dutenak goiko solairuan bizi daitezen. Tabernak barra, sukaldea, jantokia eta komunak izango ditu. 4 hilabete izango du enpresak dena amaitzeko.

Ugarte plazan bi ardatz izango dituzte obrek. Alde batetik, umeentzako elementuak jarri eta irisgarritasuna bermatu beharra izango du enpresak, zenbait oztopo kenduta -pergola, adibidez- eta arrapala eginda. Bestetik, 415 metro karratuko zabalerako estaldura instalatuko da. 350.700 euro balioko du lehen egitasmoak eta 160.742 bigarrenak.

Haurren jokoak
Umeen aisialdirako hainbat elementu jarriko dute: kulunkak, txirristak, tirolina, saskiak edota aniztasun funtzionala dutenentzako jokoak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide