Fidel Alonso artzain laudioarrak eta "Luki" txakurrak bigarren postua erdietsi zuten igandean Oñatiko Santa Luziako zelaietan eginiko Artzain Txakurren Txapelketaren IX. edizioan. Oso lorpen esanguratsua da hori, Euskal Herria, Katalunia, Espainia eta Frantziako txakurrak bertaratu baitziren lehian parte hartzera.
Gilles Etxegoien artzaina eta "Gaua" txakurra izan ziren txapeldunak.