Patin Eguna egingo dute Aldaiko eta Lautxirrinka taldeek bihar -irailak 30- Laudion. Aldai plazan hasiko da eguna, 11:00etan. Haurrek 2 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute, eta 10 kilometrokoa, aldiz, helduek. Izen ematea dohakoa izango da eta 10:30etatik aurrera egin ahalko da, plazan bertan.
Martxen ostean, irristaketa artistiko erakustaldiak egongo dira. Sarien zozketarekin eta “ezuztekoarekin” amaituko dute goizeko ekimena.